Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 2:27-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Beraz, kendu egin zion Salomonek Abiatarri Jaunaren apaiz izatea; honela bete zen Jaunak Xilon Eliren ondorengoen kontra esaniko hitza.

28. Joab ere, Absalomen aldeko ez izan arren, Adoniasen alde jarria zen; horregatik, albiste haien berri izan zuenean, ihesi joan zen eta, Jaunaren oihal-etxolara sarturik, aldare-ertzetako adarrei heldu zien.

29. Jakinarazi zioten Salomoni Jaunaren oihal-etxolan babestua zela Joab eta aldarearen ondoan zegoela. Orduan, Joiadaren seme Benaias bidali zuen Salomonek, hura hil zezan.

30. Benaiasek, Jaunaren oihal-etxolara sartu eta esan zion Joabi:—Hortik ateratzeko agintzen dizu erregeak.Joabek, ordea:—Ez! Hementxe hil behar dut!Benaiasek erregeari jakinarazi zion Joaben erantzuna.

31. Erregeak, orduan:—Egiozu esan duena; hil ezazu eta ehortzi. Horrela kenduko duzu niregandik eta nire senitartetik Joabek egin zituen hilketen errua.

32. Bota biezaio berari Jaunak hilketa horien errua, bera baino hobeak ziren bi gizon jator eta zuzen hil baitzituen ezpataz, David gure aitak jakin gabe: Ner-en seme Abner, Israelgo gudarosteen buruzagia, eta Jeter-en seme Amasa, Judakoaren buruzagia.

33. Eror bekie Joabi eta beronen ondorengoei hilketa haien errua betikotasunean. Davidek, beronen ondorengotzak, senitarteak eta errege-aulkiak, aldiz, izan bezate beti Jaunarengandiko bakea!

34. Joan zen, beraz, Joiadaren seme Benaias eta hil egin zuen Joab. Gero, bere etxe ondoan ehortzi zuten, basamortuan.

35. Ondoren, erregeak Joiadaren seme Benaias egin zuen gudarostearen buruzagi Joaben ordez, eta Tzadok apaiza ezarri zuen Abiatarren tokian.

36. Gero, Salomonek Ximeiri dei egin eta esan zion:—Egin zeuretzat etxe bat Jerusalemen eta bizi bertan, inora atera gabe.

37. Noizbait irten eta Zedron erreka igarotzen baduzu, egon ziur hilko zarela. Eta zeu izanen zara errudun.

38. Ximeik erantzun zion erregeari:—Ongi da; errege jaunak esan bezala egingo dut.Luzaro bizi izan zen Ximei Jerusalemen.

39. Behin batez, ordea, hiru urteren buruan, Ximeiren bi morroik ihes egin eta Gateko errege Akixengana, Maakaren semearengana, jo zuten. Morroiak Gaten zirela salatu ziotenean,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 2