Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 2:27-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Beraz, kendu egin zion Salomonek Abiatarri Jaunaren apaiz izatea; honela bete zen Jaunak Xilon Eliren ondorengoen kontra esaniko hitza.

28. Joab ere, Absalomen aldeko ez izan arren, Adoniasen alde jarria zen; horregatik, albiste haien berri izan zuenean, ihesi joan zen eta, Jaunaren oihal-etxolara sarturik, aldare-ertzetako adarrei heldu zien.

29. Jakinarazi zioten Salomoni Jaunaren oihal-etxolan babestua zela Joab eta aldarearen ondoan zegoela. Orduan, Joiadaren seme Benaias bidali zuen Salomonek, hura hil zezan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 2