Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 2:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Eta, gero, esan zion:—Gauza bat esan nahi nizuke.Eta Betsabek:—Esan.

15. Adoniasek, orduan:—Badakizu neurea nuela erregetza, eta Israel osoak begiz jo ninduela, errege izan nendin. Alabaina, erregetza niri kendu eta nire anaiari eman diote, harentzat baitzuen Jaunak erabakia.

16. Mesede bat eskatu nahi dizut, ez ukatu.Betsabek, orduan:—Esazu.

17. Eta Adoniasek:—Esaiozu, arren, Salomon erregeari eman diezadala emaztetzat Abixag xunemdarra. Zuri ez dizu ukatuko.

18. Betsabek erantzun zion:—Ederki. Hitz egingo diot, bada, erregeari zure alde.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 2