Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 19:5-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian. Hortan, aingeru batek ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan!»

6. Begiratu zuen Eliasek eta horra non ikusten dituen, bere buru aldean, harri goritu baten gainean erretako sutopila eta antoxin bat ur. Jan eta edan ondoren, etzan egin zen berriro.

7. Itzuli zen bigarren aldiz Jaunaren aingerua, ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan, oso bide luzea baituzu».

8. Jaiki zen Elias, jan eta edan zuen, eta janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zen, Horeberaino, Jainkoaren mendiraino.

9. Hara heltzean, leize-zulo batera sartu eta bertan eman zuen gaua.Jaunak honela egin zion hitz:—Zertan zaude hemen, Elias?

10. Eliasek erantzun:—Jauna, Jainko ahalguztiduna, zureganako maiteminak erretzen nau, israeldarrek zurekiko ituna hautsi dutelako, zure aldareak hondatu eta zure profetak ezpataz hil dituztelako. Ni bakarra gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 19