Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 19:18-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Hala ere, utziko ditut batzuen batzuk neuretzat Israelen: zazpi mila gizon, Baalen aurrean belaunikatu ez diren guztiak, musu eman ez dioten guztiak.

19. Joan zen handik Elias eta Xafaten seme Eliseo aurkitu zuen goldean; hamabi idi-pare zituen aurretik, Eliseok hamabigarrena zeramalarik. Ondotik igarotzean, Eliasek bere soingainekoa bota zion Eliseori gainera.

20. Eliseo, orduan, idi-parea utzirik, Eliasen ondoren joan zen lasterka, eta esan zion:—Uztazu, arren, aita-amei agur esaten, eta joango naiz zure ondoren.Eliasek erantzun:—Zoaz, baina itzul zaitez. Oroitu zer egin zaitudan.

21. Aldendu zen Eliseo Eliasengandik, hartu zuen idi-parea eta oparitzat eskaini zuen; idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari. Jaiki zen gero eta Eliasi jarraitu zion morroi bezala.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 19