Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 18:31-40 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Hartu zituen hamabi harri, Jakoben —Jaunak «Israel izango duzu izena» esan zion haren— ondorengoen leinu bakoitzeko bana,

32. eta harri haiez aldarea eraiki zuen Jaunarentzat. Aldarearen inguru guztian hogeita hamarren bat litro har zezakeen erretena egin ondoren,

33. antolatu zuen egurra, zatikatu zuen zekorra eta gainean ezarri.

34. Orduan, agindu zuen:—Bete urez lau ontzi eta isuri erre-oparigai eta egurraren gainera.Eta gero:—Berriz ere bai!Halaxe egin zuten berriro ere. Gero, esan zuen:—Hirugarren aldiz!Eta hirugarren aldiz egin zuten.

35. Han zihoan ura aldare inguru guztian, erretena betetzeraino.

36. Arratsaldeko oparia eskaintzeko orduan, Elias profetak aurreratu eta esan zuen: «Jauna, Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa, adieraz ezazu gaur zu zarela Israelen Jainkoa, ni zure zerbitzaria naizela eta zure aginduz egin ditudala gauza hauek guztiak.

37. Erantzun iezadazu, Jauna, erantzun! Ikus dezala herri honek, Jauna, zu zarela Jainkoa, eta zuk itzularaziko diozula bihotza zeuregana».

38. Orduan, Jaunak sua bidali zuen eta dena kiskali: erre-oparigaia, egurra, baita harriak eta errautsa ere, eta erreteneko ura idortu egin zuen.

39. Hau ikustean, herri osoa lurreraino ahuspeztu zen, esanez: «Jauna da Jainkoa! Jauna da Jainkoa!»

40. Eliasek esan zuen:—Harrapa itzazue Baalen profetak! Ez dezala batek ere ihes egin!Harrapatu zituztenean, Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien Eliasek.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 18