Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 18:2-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Elias Akabengana joan zen. Gosete handia zen Samarian.

3. Akabek Obadiasi, jauregizain nagusiari, dei egin zion. Obadias honek begirune handia zion Jaunari.

4. Jezabel erregina Jaunaren profetak suntsitzen ari izan zenean, Obadiasek ehun profeta hartu eta leizeetan gorde zituen berrogeita hamarnako taldetan, ura eta ogia eramanez.

5. Behin batez, Akabek esan zion Obadiasi:—Ibil zaitez lurraldean zehar, iturri eta erreka guztiak ikusiz, ea larrerik aurkitzen dugun geure zaldi eta mandoei bizirik eusteko. Bestela, kito gure abereak!

6. Erdibanatu zuten lurraldea, ikustera joateko. Akab bide batetik joan zen eta Obadias beste batetik, nor bere aldetik.

7. Obadias bere bidetik zihoalarik, Elias atera zitzaion. Ezagutu zuen Obadiasek eta, lurreraino ahuspeztuz, esan zion:—Ene jauna, ez al zara zu Elias?

8. Eliasek erantzun:—Bai, Elias naiz. Zoaz eta esan zeure nagusiari: «Hemen da Elias».

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 18