Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 16:18-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Hiria hartua zutela ohartzean, jauregiko dorrera sartu eta su eman zion Zimrik eta bertan hil zen.

19. Eginak zituen bekatuengatik gertatu zitzaion hori, Jaunari atsegin ez zaiona egin baitzuen, Jeroboamen jokabide bera hartuz, hark egina zuen eta Israeli eginarazia zion bekatu bera eginez.

20. Zimriren gainerako jarduerak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak; han aipatzen da beronen altxamendua ere.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 16