Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 16:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak hitz hau zuzendu zion Hananiren seme Jehuri Baxaren kontra:

2. «Nik jaso zaitut hautsetatik eta ene herri Israelen buruzagi egin; hala ere, Jeroboamen jokabide bera hartu duzu eta bekatu eginarazi diozu ene herri Israeli, bekatu horiez ni haserraraziz.

3. Horregatik, ezabatu egingo zaitut, baita zure errege-etxea ere. Nebaten seme Jeroboamen errege-etxea utzi nuen egoera berean utziko dut zurea ere.

4. Zure etxekoren bat hirian hiltzen delarik, zakurrek jango dute; landan hiltzen delarik, zeruko hegaztiek jango dute».

5. Baxaren gainerako jarduerak, egin zuen guztia eta egintza adoretsuak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

6. Hil zenean, Tirtzan ehortzi zuten. Hurrengo erregea haren seme Ela izan zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 16