Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 12:24-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. “Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”».Aditu zuten Jaunaren hitza eta itzuli egin ziren, Jaunak esan bezala.

25. Jeroboamek gotortu egin zuen Sikem hiria Efraimgo mendialdean eta bertan gelditu zen. Gero, handik irten eta Penuel gotortu zuen.

26. Jeroboamek honela zioen bere baitan: «Oraindik ere Daviden ondorengoak nagusi daitezke erreinu osoaz.

27. Nire erreinuko jende hau opariak eskaintzeko Jerusalemera, Jaunaren etxera, igotzen bada, Judako errege Roboamengana, lehengo bere jaunarengana, itzuli egingo da jende honen bihotza. Orduan, hil egingo naute eta Judako errege Roboamengana itzuliko dira».

28. Hala, Jeroboam erregeak, aholku eskatu ondoren, bi zekor-irudi egin zituen eta esan zion jendeari: «Aurrerantzean ez duzue Jerusalemera igo beharrik. Israel herri, hona hemen Egiptotik atera zintuen Jainkoa!»

29. Zekor bat Betelen kokatu zuen eta bestea Danen.

30. Honek guztiak bekatura eragin zion jendeari. Herria bi zekor haietariko baten atzetik joan zen Daneraino.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 12