Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 11:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Jeroboam gizon adoretsu eta indartsua zen; gizon gazte hark lana nola egiten zuen ikustean, Salomonek Joseren leinuko langile behartu guztien arduradun ipini zuen.

29. Behinola, Jeroboam Jerusalemdik atera zen batean, Xiloko Ahias profetak aurkitu zuen bidean; soingaineko berria zeraman honek soinean. Biak bakarrik gertatu ziren landan.

30. Ahiasek jantzia zeraman soingaineko berria hartu, hamabi zati egin

31. eta esan zion Jeroboami: «Hartu hamar zati; hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Zatitu eginen diot Salomoni erreinua, eta zuri hamar leinu emango.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 11