Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregeak 10:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Sabako erregina, Salomonek Jaunaren osperako nolako izena zuen aditurik, asmakariak ipiniz probatzera etorri zitzaion.

2. Lagun-talde handia berekin zuela eta usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera. Salomonengana joanik, buruan zituen arazo guztiez mintzatu zitzaion.

3. Salomonek denei eman zien erantzuna; ez zen izan erregeak erantzunezineko galdera ilunik.

4. Ikusi zuen Sabako erreginak Salomonen jakinduria nolakoa zen, nolakoa hark eraikitako jauregia,

5. nolako janariak zeuden haren mahaian, nolako biziera dotorea zeramaten haren funtzionarioek, zeinen lirain eta ongi jantziak zeuden haren mahai-zerbitzariak eta edari-emaileak, eta nolako erre-opariak eskaini ohi zituen Jaunaren etxean, eta harri eta zur egina gelditu zen.

6. Eta esan zion erregeari: «Egia zen, bai, neure herrian zure egintzez eta jakinduriaz aditua nuena.

7. Ez nuen sinesten, harik eta neu etorri eta neure begiz ikusi dudan arte. Alafede, erdia ere ez zidaten esan! Aditua nuena baino askoz handiagoak dituzu, bai jakinduria, bai ondasunak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregeak 10