Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 2:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. gauza guztietan zeu egintza onen eredu agertuz: irakaspen garbiko eta gizabidetsu;

8. hitz egin jator eta inork ez kritikatzeko eran, kontra daudenak lotsatan geldi daitezen, gutaz gaizki mintzatzeko egokierarik gabe.

9. Esklaboak nagusien menpeko izan daitezela gauza guztietan: bete dezatela beraien gogoa, ezezkorik esan gabe

10. eta lapurretarik egin gabe, baizik eta leialtasun betea agertuz, Jainko gure Salbatzailearen irakaspena gauza guztietan ohora dezaten.

11. Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.

12. Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen,

Irakurri kapitulu osoa Titori 2