Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 2:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zuk, ordea, irakatsi doktrina osasungarria.

2. Gizaseme zaharrak izan daitezela neurritsuak, agurgarriak, zentzudunak eta fedean, maitasunean eta eroapenean helduak.

3. Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,

4. neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,

5. eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.

6. Aholkatu mutil gazteak ere, zentzudun izan daitezen,

Irakurri kapitulu osoa Titori 2