1. Zuk, ordea, irakatsi doktrina osasungarria.
2. Gizaseme zaharrak izan daitezela neurritsuak, agurgarriak, zentzudunak eta fedean, maitasunean eta eroapenean helduak.
3. Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,
4. neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,