Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 5:4-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Zuen soroetako uzta bildu zuten langileei ordaindu ez zenieten soldata deiadarka ari da, eta igitarien oihua Jaun ahalguztidunaren belarrietaraino iritsi da.

5. Bapo bizi izan zarete zuek hemen lurrean, atseginetara bete-betean emanak; horrela, abereak bezala gizendu zarete hilketa-egunerako.

6. Errugabea kondenatu eta hil duzue, eta inork ezin izan dizue aurre egin.

7. Beraz, senideok, izan pazientzia Jauna etorri arte. Begira nekazariari: lurraren fruitu ederraren zain egoten da eta pazientziaz itxaroten ditu sasoian sasoiko euriak.

8. Izan pazientzia zuek ere eta bete zaitezte adorez, laster etorriko baita Jauna.

9. Senideok, ez ibili bata bestearen aurka marmarka, kondenatuak izan ez zaitezten, ate-atean baita gure epailea.

10. Senideok, har itzazue Jaunaren izenean hitz egin zuten profetak sufrimendu- eta pazientzi eredutzat.

11. Zoriontsu aitortzen ditugu horrelako eroapena izan zutenak. Ezaguna duzue Joben eroapena, eta badakizue nolako azkena eman zion Jaunak; Jauna, izan ere, bihozbera eta errukiorra baita.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 5