Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 5:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Entzun orain, zuek, aberatsok! Egin negar eta aiene, gainera datozkizuen zoritxarrengatik.

2. Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak.

3. Herdoilak jota daude zuen urre-zilarrak, eta herdoil hori izango duzue lekuko zeuen kontra, eta suak bezalaxe jango du zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diren egunotan pilatu dituzue aberastasunak.

4. Zuen soroetako uzta bildu zuten langileei ordaindu ez zenieten soldata deiadarka ari da, eta igitarien oihua Jaun ahalguztidunaren belarrietaraino iritsi da.

5. Bapo bizi izan zarete zuek hemen lurrean, atseginetara bete-betean emanak; horrela, abereak bezala gizendu zarete hilketa-egunerako.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 5