Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 4:6-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoakaurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.

7. Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.

8. Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.

9. Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura.

10. Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 4