Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 4:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Entzun orain zuek, hau esaten duzuenok: «Gaur edo bihar halako hirira joango gara eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten».

14. Hau esaten duzue eta ez dakizue zuen bizitza bihar zer izango den. Une batez agertu eta berehala desagertzen den lainoa besterik ez zarete eta!

15. Beste hau esan behar zenukete: «Jaunak nahi badu eta bizi bagara, hau eta bestea egingo dugu».

16. Zuek, ordea, zeuen harrokeriaz puztuta zabiltzate, eta horrelako harrokeria guztiak txarrak dira.

17. Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 4