Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:5-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.

6. Baina eska dezala fedez eta inolako zalantzarik gabe, zalantzan dabilena, haizeak eraginik batetik bestera dabilen itsasoko olatua bezala baita.

7. Horrelakoak ez beza uste Jaunarengandik ezer iritsiko duenik,

8. gogo-bikoa eta bere jokabide guztietan aldakorra delarik.

9. Behe-mailakoa den senidea harro bedi Jainkoak goratu duelako;

10. aberatsa, berriz, behe-mailan jarria izan delako; izan ere, belar-lorea bezalaxe pasatzen da aberatsa.

11. Eguzkia atera eta sargoriak jotzean, zimeldu egiten da belarra, erori lorea, eta kito haren itxura ederra. Horrelaxe ihartuko dira aberatsa eta beraren egintzak.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1