Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:19-20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19-20. Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.

21. Beraz, itsuskeria oro eta hain ugari ageri den gaiztakeria bazterturik, onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indartsu den mezua.

22. Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz.

23. Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da;

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1