Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:11-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Eguzkia atera eta sargoriak jotzean, zimeldu egiten da belarra, erori lorea, eta kito haren itxura ederra. Horrelaxe ihartuko dira aberatsa eta beraren egintzak.

12. Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari.

13. Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen ere.

14. Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen.

15. Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.

16. Ez engainatu zeuen buruak, senide maiteok!

17. Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1