Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 3:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela,

9. eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.

10. Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.

11. Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.

12. Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko».

13. Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan.

14. Joanek ez zion utzi nahi eta esan zion:-Neu naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zu zatoz niregana?

15. Baina Jesusek erantzun zion:-Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia.Orduan, amore eman zuen Joanek.

16. Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.

17. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».

Irakurri kapitulu osoa Mateo 3