Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 3:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak: Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.

4. Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari.

5. Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen,

6. eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.

7. Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?

8. Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela,

9. eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.

10. Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.

11. Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 3