Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 3:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Garai hartan agertu zen Joan Bataiatzailea Judeako basamortuan honela hots eginez:

2. «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza».

3. Joan honi buruz esan zuen, hain zuzen, Isaias profetak: Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.

4. Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basaeztia zituen janari.

5. Jerusalem hiriko, Judea osoko eta Jordan inguru guztiko jendea harengana joaten zen,

6. eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.

7. Fariseu eta saduzear askori, bataiatzera zetozela ikustean, honela esan zien Joanek: «Sugekumeok! Nork esan dizue gainean duzuen haserre-zigorrari ihes egingo diozuela?

8. Ager ezazue zeuen jokabideaz bihozberrituak zaudetela,

9. eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 3