Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 28:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Larunbata igaro eta asteko lehen eguna argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren.

2. Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri.

3. Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen.

4. Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak.

5. Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela.

6. Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia.

7. Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: “Hildakoen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue”. Hau da esan behar nizuena».

8. Hilobitik arin-arin alde egin eta, ikaraz eta poz-pozik, ikasleei berri ematera joan ziren lasterka.

9. Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen.Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 28