Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 24:33-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea ate ondoan duzuela.

34. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.

35. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.

36. «Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik.

37. Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.

38. Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;

39. eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere.

40. Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute;

41. errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.

42. Zain egon, beraz, ez baitakizue zein egunetan etorriko den zuen Jauna.

43. Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 24