Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 23:13-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok, jendeari Jainkoaren erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi luketenei ez diezue uzten. (

14. ).

15. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Norbait juduberri egiteagatik itsaso eta lehor zabiltzate eta, egin duzuenean, zeuek baino gaiago bihurtzen duzue infernurako!

16. «Ai zuek, gidari itsuok! Honela irakasten duzue: “Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.

17. Zoro itsuok halakook! Zer da handiago, urrea ala urrea sagaratzen duen tenplua?

18. Beste hau ere irakasten duzue: “Aldareagatik zin egiteak ez du baliorik; aldare gaineko opariagatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du”.

19. Itsuok halakook! Zer da handiago: oparia ala oparia sagaratzen duen aldarea?

20. Aldareagatik zin egiten duenak, aldareagatik eta gainean dagoen guztiarengatik egiten du zin;

21. tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin;

22. zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.

23. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!

24. Gidari itsuok! Eltxoa iragazten duzue eta gamelua irensten!

25. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean!

26. Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.

27. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.

28. Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.

29. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue,

30. esanez: “Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango”.

31. Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela.

32. Bete ezazue, bada, zeuen gurasoen egintza gaiztoen neurria!

Irakurri kapitulu osoa Mateo 23