Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 22:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jesus berriro parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien:

2. «Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da.

3. Bidali zituen morroiak gonbidatuei dei egitera. Baina haiek ez zuten etorri nahi izan.

4. Berriro beste morroi batzuk bidali zituen, mandatu honekin: “Esaiezue gonbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilak ditut zezenak eta zekor gizenduak, dena dago prest. Zatozte ezteietara”.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 22