Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 20:27-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi.

28. Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

29. Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren.

30. Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!

31. Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!

32. Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:—Zer nahi duzue niregandik?

33. Haiek erantzun:—Begiak zabaltzea, Jauna!

34. Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 20