Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 20:25-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

25. Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.

26. Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.

27. Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi.

28. Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».

29. Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren.

30. Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!

31. Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!

32. Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:—Zer nahi duzue niregandik?

33. Haiek erantzun:—Begiak zabaltzea, Jauna!

34. Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 20