Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 19:2-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.

3. Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:—Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?

4. Hark erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,

5. eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.

6. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.

7. Galdetu zioten:—Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena?

8. Jesusek erantzun zien:—Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.

9. Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat— adulterio egiten du.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 19