14. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».
15. Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.
16. Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:—Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?
17. Jesusek erantzun zion:—Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.
18. —Zein agindu? —galdetu zion.Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,
19. ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.
20. Gazteak, orduan:—Hori guztia bete dut; zer falta dut oraindik?
21. Jesusek erantzun zion:—Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.
22. Hitz hauek entzutean, atsekabez alde egin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen.
23. Jesusek esan zien bere ikasleei:—Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.
24. Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.