Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 19:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Jesusek erantzun zien:—Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

12. Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.

13. Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.

14. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».

Irakurri kapitulu osoa Mateo 19