Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 19:10-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Orduan, ikasleek esan zioten:—Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea.

11. Jesusek erantzun zien:—Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

12. Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.

13. Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.

14. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».

15. Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 19