Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 19:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz.

2. Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.

3. Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten:—Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea?

4. Hark erantzun zien:—Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia,

Irakurri kapitulu osoa Mateo 19