Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 15:31-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.

32. Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:—Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. Eta ez ditut etxera baraurik bidali nahi, ahuleziak joko bailituzke bidean.

33. Ikasleek esan zioten:—Baina nondik atera guk bakardade honetan, hainbat jende asetzeko adina ogi?

34. Jesusek galdetu zien:—Zenbat ogi dituzue?—Zazpi —erantzun zioten— eta arraintxo banaka batzuk.

35. Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion.

36. Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.

37. Asetzeraino jan zuten denek, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin.

38. Lau mila gizon izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.

39. Gero, jendeari agur egin ondoren, Jesus txalupara igo eta Magadan lurraldera joan zen.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 15