Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 15:16-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Jesusek erantzun:—Zuek ere ez al duzue oraindik ulertzen?

17. Ez al duzue ikusten ahotik sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komun-zulora?

18. Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin!

19. Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak.

20. Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.

21. Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus.

22. Hartan, inguru haietan bizi zen emakume kanaandar bat deiadarka hasi zitzaion:—Erruki zakizkit, Jauna, Daviden Semea! Oinaze gorritan dauka deabruak nire alaba.

23. Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten:—Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.

24. Jesusek, ordea:—Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.

25. Baina emakumea, hurbildurik, ahuspez jarri zitzaion, esanez:—Lagun nazazu, Jauna.

26. Jesusek, orduan:—Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.

27. Emakumeak erantzun zion:—Bai, Jauna, halaxe da; baina txakurrek ere jan ohi dituzte nagusien mahaitik erortzen diren ogi-apurrak.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 15