Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 11:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. galdetzera: “Zu al zara «Etortzekoa”, ala besteren baten zain egon behar dugu?»

4. Jesusek erantzun zien:—Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena:

5. itsuek ikusi egiten dute eta herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie.

6. Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena!

7. Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera?

8. Zer ikustera irten zineten bestela? Soineko apainez jantzitako gizona? Jantzi apainekoak errege-jauregietan bizi ohi dira.

9. Zer ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa.

10. Hartaz dago idatzia Liburu Santuan: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik bidea.

11. Benetan diotsuet: Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiagoa da.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 11