Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 1:13-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor;

14. Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud;

15. Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob,

16. eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.

17. Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.

18. Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez.

19. Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen.

20. Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator.

21. Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».

22. Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:

Irakurri kapitulu osoa Mateo 1