Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:8-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez.

9. Menditik beherakoan, ikusitakoa inori ez aipatzeko agindu zien, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte.

10. Agindu hau bete zuten, baina «hildakoen artetik pizte» horrekin zer adierazi nahi ote zien ziharduten beren artean.

11. Eta galdetu zioten:—Zergatik diote lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri behar duela?

Irakurri kapitulu osoa Markos 9