Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:20-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Eraman egin zioten. Jesus ikusteaz batera, espirituak gogor astindu zuen mutikoa, eta lurrean iraulka eta lerdea zeriola utzi.

21. Jesusek mutilaren aitari galdetu zion:—Noiztik dago horrela?Hark erantzun:—Umetandik.

22. Askotan bota izan du sutara eta uretara ere, hilarazteko. Ezer egin ahal baduzu, erruki zaitez gutaz eta lagun iezaguzu.

23. Jesusek esan zion:—Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.

Irakurri kapitulu osoa Markos 9