Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 9:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eta honela amaitu zuen: «Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoa errege ahaltsu bezala etortzen ikusi arte».

2. Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean:

3. jantziak distiratsu bihurtu zitzaizkion, zuri-zuri, munduan inork jar litzakeen baino zuriago.

4. Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.

Irakurri kapitulu osoa Markos 9