Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 7:1-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi,

2. eta konturatu ziren, honen ikasle batzuek otordua esku kutsatuekin egiten zutela, eskuen garbikuntza egin gabe, alegia.

3. Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe, zaharren ohiturari tinko eutsiz.

4. Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.

5. Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi:—Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?

6. Jesusek erantzun zien:—Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean: Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;

7. alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.

8. «Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».

9. Eta jarraitu zuen:—Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko!

10. Esate baterako, Moisesek esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.

11. Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban” da (hau da, Jainkoarentzat opari)»,

12. halakoak ez duela aitari edo amari ezertan lagundu beharrik;

13. horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.

14. Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi!

Irakurri kapitulu osoa Markos 7