Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 6:5-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz.

6. Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz.Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.

7. Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.

8. Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere;

9. oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez.

10. Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte.

11. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».

12. Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.

13. Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.

14. Jakin zuen Herodes erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».

15. Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa».

16. Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».

Irakurri kapitulu osoa Markos 6