Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 6:35-51 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Berandutu zuelarik, ikasleek hurbildu eta esan zioten:—Toki hau oso urruti dago eta berandu da.

36. Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten.

37. Jesusek erantzun zien:—Eman zeuek jaten.Haiek, orduan:—Berrehun denarioren ogia erostera joango ote gara, bada, hauei jaten emateko?

38. Baina Jesusek esan zien:—Zenbat ogi dituzue? Ea, ikusi.Begiratu, eta erantzun zioten:—Bost ogi, eta bi arrain ere bai.

39. Orduan, jende guztia zelaian taldeka eserarazteko agindu zien.

40. Berrogeita hamarnaka eta ehunaka eseri ziren.

41. Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Bi arrainak ere guztien artean banatu zituen.

42. Asetzeraino jan zuten denek,

43. eta gelditutako ogi- eta arrain-hondarrez hamabi saski bete zituzten.

44. Bost mila gizon izan ziren jan zutenak.

45. Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera, Betsaidarantz, joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean.

46. Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen otoitz egitera.

47. Ilundu zuenean, ontzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik.

48. Arraunketan ezinean ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aurrera igarotzera zihoala,

49. ur gainean ibiltzen ikusi zuten eta, mamua zelakoan, oihuka hasi ziren;

50. denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!

51. Txalupara igo zitzaien, eta haizea baretu egin zen. Are harrituago gelditu ziren,

Irakurri kapitulu osoa Markos 6