Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 6:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Handik alde egin eta bere herrira joan zen Jesus, bere ikasleak ondoren zituela.

2. Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek?

3. Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?»Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan.

4. Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».

5. Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz.

6. Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz.Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.

7. Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.

8. Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere;

9. oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez.

10. Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte.

11. Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat».

12. Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.

Irakurri kapitulu osoa Markos 6