Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 2:24-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Fariseuek esan zioten Jesusi:—Nola ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena?

25. Hark erantzun:—Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek beharraldi batean, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?

26. Nola, Abiatar apaiz nagusi zela, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola berarekin zeudenei ere eman zien?

27. Eta, gainera, esan zien:—Larunbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren onerako.

28. Beraz, larunbataren beraren nagusi da Gizonaren Semea.

Irakurri kapitulu osoa Markos 2