Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 2:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zenbait egunen buruan, berriro Kafarnaumen sartu zen Jesus. Eta etxean zegoeneko berria zabaldu zen.

2. Bildu zen jendetzarekin, ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien.

3. Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen artean.

4. Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan.

5. Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:—Seme, barkatuak dituzu bekatuak.

6. Bazen han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan:

7. «Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»

8. Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien:—Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan?

9. Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zeure ohatila eta zabiltza» esatea?

10. Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena.Eta esan zion elbarriari:

Irakurri kapitulu osoa Markos 2