Itun Zaharra

Itun Berria

Markos 15:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Eguna argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren —Biltzar Nagusi osoa—, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta Pilatoren eskuetara eman.

2. Pilatok galdetu zion:—Zu al zara juduen erregea?Jesusek erantzun zion:—Zeuk diozu.

3. Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra.

4. Pilatok esan zion:—Ez al duzu ezer erantzun behar? Begira zenbat gauzaz salatzen zaituzten.

5. Baina Jesusek ez baitzion gehiago erantzun, harriturik gelditu zen Pilato.

6. Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen Pilatok, herriak eskatzen zuena.

7. Bazen kartzelan Barrabas zeritzan bat, matxinadakoan giza hilketa bat egina, beste batzuekin batera.

8. Igo zen jendea gobernariaren jauregira eta ohitura zuena emateko eskatu zioten.

9. Pilatok erantzun zien:—Nahi al duzue juduen erregea askatzea?

10. Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.

Irakurri kapitulu osoa Markos 15